Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Komunikazio teknikari laguntzailea behar du Etxeparek

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/10/30 - Etxepare Euskal Institutua

Komunikazio teknikari laguntzailea behar du Etxeparek

Funtzioak:

  • Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten edukiak idatzi, zuzendu eta itzuli.
  • Webgunerako eta buletinerako testu eta edukien plangintza egin, eta eduki horiek sortu eta argitaratu.
  • Prentsa oharrak idatzi eta prentsaurrekoak antolatu.
  • Institutuak komunikabideetan izandako agerpenen jarraipena egin.
  • Sare sozialak kudeatu.
  • Diseinu lanak kudeatu.
  • Marka eta komunikazio proiektuetan parte hartu.

 Komunikazio teknikari laguntzailea behar du Etxeparek:

Baldintzak:        

  • Titulazioa: komunikazioan unibertsitateko gradu, lizentzia edo masterra. Titulazio horrek hautagaitza aurkezten den unetik gehienez ere 5 urte lehenago eskuratutakoa izan beharko du.
  • Euskara eta gaztelania maila bikaina (gutxienez EGA).
  • Ingeles maila altua (C1mailaren parekoa).
  • Euskaraz eta gaztelaniaz testu idatziak sortzeko gaitasun handia.
  • Sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasuna.
  • Proaktibotasuna, azkar ikasteko gaitasuna eta ardurak hartzeko gogoa.
  • Antzeko funtzioetan eskarmentua kontuan hartuko da.
  • Diseinu grafiko eta bideo edizio ezagutzak kontuan hartuko dira.

 

Eskaintza

  • 30 ordu astean (9:00 – 15:00).
  • 6 hilabeteko praktiketako lan-kontratua, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin.
  • Soldata 21.000 euro gordin urtean.
  • 2021eko urtarrilean hasteko.

 

Hautagaitzak bidali abenduaren 4a baino lehen etxepare@etxepare.eus helbidera.

Iturria: Etxepare Euskal Institutua.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org