Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Kanaldudek komunikazio arduraduna behar du
Kanaldudek komunikazio arduraduna behar du. Denbora osoko lanpostua da, kontratu mugagabean. Bulegoa Bidarrain da.
MISIOAK
- Kanalduderen lerro editoriala lantaldearekin landu
- Komunikazio plan, kanpaina eta ekintzen exekuzioa : hedabideekin harremanetan, sare sozialen dinamizazioan, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan...
- Sare sozialak kudeatu : Facebook, Instagram, Twitter & Telegram
- kanaldude.eus webgunea eguneratu
- Astero, berripapera bidali
- Noiztenka, Kanaldudeko laguntzaileen sarea aktibatu, adibidez filmaketa deialdien berri emanez
GAITASUNAK
- Euskara eta frantsesa maila ona, ahozkoan eta idatzian
- Komunikazio eta diseinu arloetan esperientzia
- Diseinu programen ezagutza
- Bideo filmaketa eta muntaketa ezagutzak preziatuak litaizke
- Sortzailea, dinamikoa, taldean lan egiteko gaitasuna, ardurak hartzeko nahia
BALDINTZAK
- Astean 35 ordu
- 2022ko urtarrilan hastekoa
HAUTAGAITZAK
CV + motibapen gutuna 2021eko abenduaren 31a arte igorri info@kanaldude.eus helbidera.
Aurretik egin komunikazio euskarri edo lanen adibideak igortzea posible da.
Iturria: Kanaldude.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau