Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Izarkom-ek komunikazio teknikaria behar du
Izarkom-ek komunikazio teknikaria behar du. Irunen lan egiteko da. Astean, 20 ordu.
Prestakuntza akademikoa:
Hurrengo gaiei lotutako lanbide heziketako goi mailako titulazioa edo unibertsitateko gradua izatea: Marketing eta publizitatea, komunikazioa, ikus-entzunezkoa edo diseinu grafikoa.
Eskarmentua:
- Antzeko lanetan aritu izana.
- Ekonomia Sozialeko ekimenetan parte hartu izana.
Hizkuntzen ezagutza:
- Euskara: EGA edo baliokidea izatea ezinbestekoa da.
- Gaztelera eta frantsesa: Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.
Tresna informatikoen ezgautza:
- Edukien kudeaketarako WordPress sistemaren ezagutza bereziki baloratuko da.
- Ikus-entzunezkoetan ohikoak diren tresnen erabileraren inguruko ezagutza kontutan izango da.
- Sare Sozialak kudeatzeko aplikazioen ezagutza.
Bestelako jakintzak:
- Ekonomia sozial eraldatzailea, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.
- Berdintasuna.
Berezko gaitasunak:
- Berezko ekimena izatea.
- Proiektu eta prozesuen kudeaketarako gaitasuna.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna.
- Lanerako autonomia.
- Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.
Eskaintzen dugu:
- Hazten dabilen herri proiektu bateko kide izatea.
- Lan giro ona
- Ordutegi malgutasuna
- Bulegoko lana eta telelana uztartzeko aukera.
Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “lan deialdia – Komunikazio teknikaria” kontzeptua. Bidaltzeko epea: 2022eko maiatzaren 31 arte (egun hau barne).
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau