Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Itzultzaile-interprete bila dabil Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/09/27 - Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Itzultzaile-interprete bila dabil Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen komunikazio zerbitzuen ildoa itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago, gutxienez urtebete luzatuko den eszedentzia kubritzeko.

Funtzioak

  • Testu dokumentuen itzulpenak egitea (es<>eu).
  • Ekitaldi, batzar eta saioen aldibereko interpretazio lanak egitea (eu>es).
  • Aiaraldea Hemen egunkariaren hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
  • Bestelako argitalpenen hizkuntza zuzentasuna berrikustea.

Lanpostuak honako ezaugarri hauek izango ditu:

Oinarrizko eskakizunak

  • Lizentziaduna izatea itzulpengintzan edo filologian.
  • Hizkuntzak: euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handia.
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
  • Itzulpengintzan eta interpretazio lanean esperientzia izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

Baloratuko da

  • Zinpeko itzultzaile titulua.
  • Kazetaritzan esperientzia izatea.
  • Ikus-entzunezkoen itzulpen tresnak ezagutzea (Aegisub, Subtitle Workshop...).
  • Interpretazio azpiegituren erabileraren gaineko ezagutza.
  • Euskarako C2 mailako titulua.
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza/titulazioak.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
  • Autoa eta/edo B gidabaimena izatea.

Eskaintzen da

  • Urtebeteko hilabeteko kontratua, gutxienez urtebete luzatuko den eszedentzia kubritzeko. 3 hilabeteko probaldia.
  • 20 ordu astean, astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: Goizez edo arratsaldez, moldagarria. Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala uztartzeko erraztasunak.
  • Telelana egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: 750 € gordin.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.

Izen ematea

Lan-deialdi honetan parte hartzeko, urriaren 6a baino lehen ondorengoak bidali beharko dira lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera: Curriculuma eta aurkezpen gutuna.

Hautaproba eta elkarrizketa

Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.

Hauek urriaren 7tik 8ra bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira.

Ebazpena urriaren 11n eta 12an egingo da, eta urriaren 17an emango zaio hasiera lan harremanari.

Iturria: Aiaraldea Kooperatiba Elkartea.

 

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org