Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Iraunkortasun ikertzailea behar du BCC INNOVATION-ek
BCC INNOVATION, Basque Culinary Centerren zentro teknologikoak, ikertzaile bat behar du bere lantaldean gastronomiaren eta gastronomiaren eta elikagaien balio-katearen esparruan iraunkortasun-proiektuak garatzeko.
Eginkizunak:• Iraunkortasunaren arloko berrikuntza-proiektuen garapenean parte hartzea, bai eta eskualdeko, nazioko eta Europako deialdi publikoetan ere (Life, Horizon Europe, PRIMA edo antzekoa).
• Elikagaien xahutzea eta ingurumen-inpaktua kuantifikatzeko metodologiak ikertu eta aztertzea, irtenbide berritzaileak garatzeko helburuarekin.
• Irtenbide berritzaileak garatzea, elikagaien eta balio-kate osoan eta, bereziki, Horeca establezimenduetan gertatzen diren prozesuen ingurumen-inpaktua murrizteko.
• Gastronomiaren eta elikagaien balio-kateari lotutako inpaktu ekonomikoa eta soziala neurtzea eta hobetzeko neurriak aplikatzea.
• Gastronomiaren eta elikagaien sektoreko diagnostikoak egitea.
• Gastronomiaren eta elikagaien sektorearen iraunkortasuna hobetzeko metodologiak eta tresnak garatzea, erabiltzaileei transferitu ahal izateko.
• Proposamenak egitea, txostenak egitea eta proiektuen emaitzak zabaltzea.
Betekizunak
Baldintzak:
- Gradua Ingurumen Zientzietan, Elikagaien Industrietan, Biologian, Kimikan, Ingeniaritzan edo antzeko beste batzuetan.
- Masterreko titulu bat izatea, batez ere lanpostuarekin lotutako gaietan.
- Lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa- edo aholkularitza-proiektuetan gutxienez 3 urteko esperientzia izatea.
- Datuen analisiari, estatistika-metodoei eta datu-baseen erabilerari buruzko ezagutzak izatea.
- Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuekin ohituta egotea, bereziki elikaduraren arloan.
- Elkarrizketarako eta erredakziorako gaitasun handia (C1), ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz.
Horrez gain, ezagutza eta esperientzia hauek baloratuko dira:
- Doktoregoa lanpostuarekin lotutako gaietan.
- Bizi-zikloaren analisiaren ezagutza eta SIMAPRO edo OPENLCA bezalako kalkulu-softwarearen erabilera.
- Diseinuan parte hartzea, finantzaketa publiko eta pribaturako proposamen tekniko-ekonomikoak egitea, eta ingurumen-aholkularitzako, ikerketako, garapeneko eta transferentzia teknologikoko proiektuak kudeatzea.
- Europako proiektuetan parte hartzea.
- Partaidetzarako tresna eta metodologien erabileran eta gizarte-berrikuntzako proiektuetan ezagutza eta esperientzia izatea.
- Informatika-tresna berriak ikasteko eta erabiltzeko trebetasuna.
ZER ESKAINTZEN DUGU:
- Gastronomiaren arloan kalitatezko ikerketa garatzearekin konprometituta dagoen profesional-talde dinamiko bateko kide izatea, gizarte iraunkorragoa eta erresilienteagoa bultzatzen lagunduko duen ezagutza sortzeko.
- Bere esparruan mundu mailan erreferentziazko zentro batean lan egitea, inpaktu-proiektuetan parte hartuz.
- Lanpostuarekin eta emandako esperientziarekin bat datorren ordainsaria.
- Ordutegi malgua, telelana egiteko aukerarekin.
Info + eta izena emateko jo hona: BCC.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau