Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Ingeniari-arkitektoa behar du Goiener Taldeak.

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2022/02/10 - Goiener Taldea

Ingeniari-arkitektoa behar du Goiener Taldeak.

Ingeniari-arkitektoa behar du Goiener Taldeak.

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:

Arkitektoa, ingeniari edo parekoa (eraikuntza, zibila, energia…).

ESPERIENTZIA:

• Eraikuntzan eta birgaitze energetikoaren sektorean esperientzia.
• Honako kontzeptuen inguruko ezagutza: BIM kontzeptuak, biki digitalak, eraikineko pasaportea, energia-ziurtagiria. Dagozkien tresna digitalak ondo menderatzea.
• Bizi-zikloaren eta kostu-zikloaren analisiari buruzko ezagutzak.
• ISO, EN eta Europako zuzentarauen alderdi egokiak ezagutzea, zehazki European Performance Building Directive, bai eta arlo horretako legeria nazionala ere. Europako Renovation Wave estrategiarekiko hurbiltasuna baloratuko da.
• Proiektuen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa aztertzen eta aukerak identifikatzen esperientzia izatea.
• Esperientzia proiektuak eta memoria teknikoak idazten eta garatzen, talde-lanean eta proiektuen koordinazioan.
• Adierazitako erantzukizunekin, zehaztapenekin, funtzioekin eta gaitasunekin lotutako lanpostuetan esperientzia.

HIZKUNTZEN EZAGUERA:

• Euskara: naturaltasunez idatzi eta hitz egitea.
• Gaztelania: naturaltasunez idatzi eta hitz egitea.
• Ingelesa: ahozko eta idatzizko domeinu profesionala (C2 – Proficiency).

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUERA:

• LibreOffice, MSOffice.
• Excel aurreratua (ezinbestekoa).
• BIM (Building Information Models), biki digitala (digital twin).
• Internet – Posta elektronikoa.
• Hodei aplikazioen ezagutza.

ELKARLANERAKO TRESNEN EZAGUERA:

• Cloud (Drive, Doodle, Sites, Nextcloud…).
• Kudeaketa arloko tresna zehatzak.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

• Gidatzeko baimena.
• Goienerren proiektu sozialarekin inplikazioa eta konpromisoa.
• I+G+b arloan proiektu europarretan esperientzia (adb. Horizon 2020).
• Honako arloetako ezagutza baloratuko da: Energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa.

Azken eguna: martxoak 6.

Info +: Goiener Taldea.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org