Eskatzen dena:
- Iametzako garapen taldearen eta merkatuaren arteko zubi lana egin beharko du, beraz ezagutza teknologikoa izan beharko du.
 - Merkatuko joerak eta konpetentzia aztertzeko gaitasuna.
 - Ikuspegi komertziala izatea.
 - Bezero potentzialak identifikatzeko gaitasuna.
 - Bezero ikuspegia eta bezeroen nahi eta beharrekin konektatzeko gaitasuna.
 - Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
 - Proiektuen aurkezpenak prestatu eta egiteko gaitasuna.
 - Kudeaketarako gaitasuna.
 - Euskaraz jakitea.
 
Eskaintzen dena:
- Lanaldi osoko kontratua.
 - Proiektu bizi bateko lan-taldeko kide izatea.
 - Euskara, software librea, parte-hartzea eta berdintasuna baliotzat dituen talde batean integratzea.
 
Interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, 2021eko apirilaren 12a baino lehen, “komertziala-lanpostua-2021” erreferentzia adieraziz.
Iturria: Iametza.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)