Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Hizkuntza-plangintzan aritzeko aholkularia behar du Elhuyarrek
Hizkuntza-plangintzan aritzeko aholkularia behar du Elhuyarrek.
Zer eskaintzen den:
- Diziplina anitzeko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
- Lanaldi osoa eta epe luzeko kontratua.
- Durangoko bulegotik lan egitea.
- Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen den:
- Unibertsitate-titulua.
- Euskara-maila handia: EGA edo baliokidea.
- Gidabaimena.
- Hizkuntza-plangintzan ezagutza eta esperientzia izatea.
Zer baloratuko den:
- Euskararen normalizazioaren, berdintasunaren, partaidetzaren edo berrikuntza sozialaren alorretan esperientzia edo graduondokoa izatea.
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea.
- Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Bidali zure CVa helbide honetara: aholkularitza@elhuyar.eus. Epea: martxoaren 6a
Iturria: Elhuyar
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau