Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Hezkuntza-teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko.
Deialdiaren eskaintza, ezaugarriak, eskatu eta baloratuko dena albiste amaieran dagoen PDFan topatuko duzu. Hautagaiek Curriculuma eta motibazio gutuna egk@egk.eus helbidera bidali behar dituzte azaroaren 7ko (astelehena) 12:00ak baino lehen. E-mailaren gaian, zehaztu “Hezkuntza teknikaria””. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. eta Motibazio Gutuna honela: IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc.
Eskatzen da
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Euskal elkartegintzaren eta gizarte mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, eta bereziki, hezkuntza formala eta aisialdi hezitzaile arloan diharduten gizarte eragileena.
- Gazteen eta orokorrean gizartearen errealitatearen ezagutza izatea, eta batez ere aisialdia eta hezkuntza arloko arazo eta aukeren inguruan.
- Euskaraz eta gazteleraz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3…).
- Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte gaietan espezializatu izana (bereziki hezkuntzarekin lotutako ikasketa gehigarriak izatea).
- Lantaldeak eta eztabaida-taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko datak:
- Curriculum eta motibazio gutunaren bidalketa, azaroaren 7a arte (eguerdiko 12.00ak arte) egin behar da egk@egk.eus helbidera. E-mailaren gaian, zehaztu “Hezkuntza teknikaria””. Era berean, Curriculum dokumentua honela izendatu: IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. eta Motibazio Gutuna honela: IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc.
- Froga idatzia egin behar duten pertsonei adierazpena, azaroaren 9an.
- Froga idatzia Bilbon, azaroaren 10ean (arratsaldez) edo azaroaren 11n (goizean).
- Elkarrizketa egin behar duten pertsonen jakinarazpena, azaroaren 14an.
- Elkarrizketa eguna, azaroaren 16an.
- Lanposturako hautaturiko pertsonaren jakinarazpena, azaroaren 18an.
Xehetasun guztiak hemen: Hezkuntza Teknikaria Lan-deialdia 2022
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau