Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Hautespen prozesua - Zuzendari orokorra
Tabakalera nazioarteko ikuspegia lantzen duen sorkuntza zentro bat da. Sormenaren funtzio hori garatuko du, zeharka, kultura eta sormenezko industrietan, ikus-entzunezko industrian eta arte garaikidearen espresio anitzeko edukietan. Kulturarenganako konpromisoaz gain, merkatuarekiko eta industriaren garapenarekiko konpromisoa ere kontuan hartu behar dira. Tabakaleraren helburu da, baita ere, euskarazko sorkuntza bultzatzea eta berrikuntzaren bidez erakargarri egitea. Testuinguru honetan, Tabakaleraren erronkak honako hauek dira: Tabakaleraren parte diren erakunde eta ekipamendu guztientzat komuna izango den ikuspegia eta estrategia garatu eta ezartzea; Tabakaleraren ikuspegia zabaltzea eta operatibo egitea, kultura eta sormenezko industrietako talentua indartzeko bidean; eta Donostiako, Gipuzkoako eta Euskadiko kultura eta enpresa sarearekiko Tabakaleraren funtzio zehatzaren definizioan sakontzea. Unibertsitate mailako prestakuntza duen pertsona baten bila gabiltza, euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituena (C1 maila edo parekoa), eta kudeaketa postuetan gutxienez hamar urteko esperientzia duena, bai kultur proiektuetan, bai kultur eta sormenezko industrietan edo, beste arlo profesional batzuetan aritu arren, kulturarekiko interesa eta sentsibilitatea adierazten duena. Ikuspegi estrategikoa eta nazioarteko begirada izan behar ditu, eta proiektu konplexuen kudeaketan eskarmentua erakutsi. Lidergo dohainak izan behar ditu, komunikaziorako trebezia handia eta lantalde anitzak kudeatzen esperientzia. Informazioa: 943314997 https://careers.talentclue.com/es/node/21169492/12623479
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau