Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Goiener Taldeak Arreta teknikaria behar du
Goiener Taldeak Arreta teknikaria behar du. Eskaerak egiteko epea azaroaren 1ean amaituko da.
Eskatzen da:
Titulazio akademikoa: Ekonomia edo enpresa zientziak, energia berriztagarriekin lotutako ikasketak. Ez da ezinbestekoa unibertsitateko titulua, moduluak ere onartuko dira.
Esperientzia (formazioa baino garrantzitsuagoa): Eskatutako funtzioekin lotutako lanpostuetan esperientziaduna.
Hizkuntzak:
- Euskara: Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz (EGA/C1 baloratuko da).
- Gaztelera: Naturaltasunez menperatzea hitz eginez eta idatziz.
- Baloratuko da beste hizkuntzak ezagutzea.
Tresna informatikoen ezaguera: Testu-prozesatzea, kalkulu orriak, aurkezpen aplikazioak, internet, posta elektronikoa.
Elkarlanerako tresnen ezaguera:
- Cloud (Drive, Dropbox, Doodle).
- Kudeaketarako berezkoak (CRM edo antzekoak).
Bestelako ezaugarriak:
- Goienerren proiektu sozialarekiko inplikazio eta konpromiso handia.
- Esplorazio-maila handia, Goienerren errealitatea kontuan hartuta.
- Energia berriztagarri, energia-eraginkortasun eta autokontsumoari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
- Komunikazio-gaitasun handia (jendaurrean hitz egitea, proiektuak defendatzea, horiek barne-mailan azaltzen jakitea…).
Konpetentziak:
- Traturako erraztasuna, soziabilitatea.
- Ikuspegi globalerako gaitasuna.
- Ekintzailea, ordenatua, erabakitzailea eta proaktiboa.
Funtzioak:
- Bulego kudeaketa.
- Jendearen arreta (presentzial, telefonoz edo emailez).
- Sozietate altak, hornidura elektrikoko kontratuak.
- Faktura elektrikoa optimizatzeko aholkularitza.
- Aholkularitza sorkuntza zerbitzuetan.
- Hornidura elektrikoen intzidentzien arreta, erreklamazioak.
- Edozein eskaera dagokion taldeari bideratzea.
- Kooperatiba ordezkatzea ekitaldi publikoetan, hitzaldietan, azoketan.
Eskaerak egiteko eta CV-a igortzeko Goienerreko lan eskaintzara jo: hemen.
Iturria: Goiener.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau