Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
GOI ikastegiak irakasle kolaboratzaileak behar ditu 2023-24 ikasturtean lan egiteko
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) irakasle kolaboratzaileen lan poltsa zabaldu du, GOI ikastegiak eskaintzen duen Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterrean lan egiteko.
Lan poltsa honetarako CVak bidaltzeko epea martxoak 31 bitarte (barne) egongo da zabalik.
Masterreko 3 jakintza eremuetarako behar ditugu irakasleak (Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura eta Natur Zientziak eta Matematika), baina, batez ere, Modulu Generikoan aritzeko behar ditugu (hezkuntza arlokoak). Modulu Generikoa, formazio psikopedagogikoa bermatuko duen modulua da, espezialitate guztietarako komuna dena.
Ezinbesteko baldintzak:
- Arloari dagokion unibertsitate-mailako titulazioa
- Euskara: C1
- Ingurune digitaletan lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna
Balorazioan aintzat hartuko direnak, tituluak:
- Doktoretza titulua (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke)
- Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Masterra (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke)
- Bestelako masterrak eta graduondokoak
- Beste titulu batzuk
Eta kontuan hartuko da baita ere lan-esperientzia irakaskuntzan: Bigarren Hezkuntza / Lanbide Heziketa / Hizkuntza Eskola Ofizialak (lanpostuaren arabera ezinbesteko baldintza izan daiteke) / Unibertsitatea eta beste.
Interesatuak, bidali cv-a eta dokumentazioa honako helbidera: x.zubeldia@ueu.eus
Iturria: UEU
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau