Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Geuria-k kazetaria behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/05/29 - Geuria

Geuria-k kazetaria behar du

Geuria-k kazetaria behar du

 

Lan postuaren deskribapena:
-
Geuria-ren erredaktore titularra komunikabideak lantzen dituen estaldura eremuko 3-4 herrietan eta gainerako herrietarako laguntza puntuala.

- Kontratu mota: Lan-kontratu mugagabea lanaldi osoan.

- Lan tokia: Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia)

- Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa.

 

Lan postuaren bete beharrak:
-Komunikabidearen eguneroko plangintza digitala eta hileroko paperezko plangintza egitea

-Gertatzen diren albisteak eman eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, erredakzio bileran gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.

-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo beste erredaktorearekin koordinatuta

-Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, lan taldearekin adostutakoa.

-Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu

-Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzea hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jartzen du.

 

Eskatzen da:

-Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate titulua

-Euskara: Ahozko eta idatzizko maila gorena. Titulua.

-Indesign eta Photoshop

-Interneteko jakintza: sare sozialak, webguneak…

-Gidatzeko baimena eta kotxea

-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena

 

Baloratuko da:

-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea

-Maketatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko-editatzeko gaitasuna

-Lan eskarmentua komunikazio arloan

 

Curriculumak jasotzeko azken eguna:
2020ko ekainaren 22a (barne)

 

Nora bidali curriculumak:
info@geuria.eus

Iturria: Geuria.

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org