Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Geuria, Hego Uribeko herri komunikabideak erredaktorea behar du
Geuria, Hego Uribeko herri komunikabideak erredaktorea behar du. 100.000 biztanle baino gehiago dituen Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria; Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena. *Lan eskaintzaren deskribapena: Geuria-ren erredaktore Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko herrietan eta gainerako herrietarako (Basauri, Etxebarri eta Galdakao) laguntza puntuala, beharrezkoa izanez gero. *Kontratu mota: Lan-kontratu mugagabea lehenengo hiru hilabeteak proba moduan bete ostean. Berehala lanean hasteko. *Lan tokia: Etxetik, baina modu erregularrean bilerak Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia). *Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa. *Soldata: 12.000€ko soldata garbia urtean + dietak (kilometrajea). *Langilearen betebeharrak: -Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo eta Zeberioko albisteen erredaktore eta erantzule nagusia Geurian. -Gertatzen diren albisteak eman (ahal dela, unean bertan) eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, zuzendariari gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan. -Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo komunikabidearen zuzendariarekin eta beste erredaktorearekin koordinatuta. -Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, komunikabidearen zuzendaritzarekin adostutakoa. -Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu. -Geuriaren arlo komertzialerako edo banaketarako aberasgarriak izan litezkeen ideiak eman aipatutako herrietan. -Arrigorriaga, Zeberio, Zaratamo eta Ugaon proiektua gizarteratu kalean erakunde zein norbanakoekin daukagun hartu emona dela-eta Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzeko libre egotea, hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jarriko luke. -Geuriak behar izanez gero, Basauri, Etxebarri edo Galdakao kubritzeko laguntza eskaini zuzendariak hala eskatzen duenean. *Baldintzak: Beharrezkoa: -Kazetaritzan lizentziatuta. -Komunikabide batean erredaktore moduan edo Prentsa bulego batean esperientziaduna. -Euskara: ezinbestekoa titulazioa eta maila gorena. -Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena. *Baloratuko da: -Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea. -Maketazioan, grabazioan eta bideo edizioan trebatuta izatea -Web kudeaketan trebatuta izatea. -Gidatzeko karneta eta bere autoa. *Kurrikulum-a eta aurkezpen gutuna ibai@biba.eus helbide elektronikora bidali apirilaren 4a baino lehen. Iturria: http://www.geuria.eus/herriak/hego-uribe/lan-eskaintza-geuria-2018/
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau