Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2021/06/29
-
Geu Elkartea
GEU Elkarteak urte beteko eszedentzia bat estaltzeko administraria behar du lanaldi erdian
GEU Elkarteak urte beteko eszedentzia bat estaltzeko administraria behar du lanaldi erdian.
Aukeratutako pertsona 2021eko irailean lanean hasteko prest egon beharko da.
Lanpostuaren betebeharrak
- Gestio ekonomikoa eta kontabilitatearen ardura eta kontrola
- Finantza erakundeekin harremana
- Diru-laguntza eskaeren aurkezpena eta zuriketen ardura eta kontrola
- Administrazio eta gestiorako zerbitzuen kudeaketa
- GEU Elkartearen aurrekontua lantzea, kudeatzea, kontrola eraman eta analisiak egitea
- Aurrekontuaren gauzapenerako irizpideak landu eta kudeatzea (prezioak, dedikazioak, margenak…)
- Hornitzaileekin hartu-emana
- Giza baliabideen kudeaketa
- Elkarteko eguneroko beharretan laguntza ematea
Nahitaezkoa
- Administrazioan edo enpresa zuzendaritza arloan goi mailako ikasketak amaituta izatea.
- Administrazio lanetan 2 urteko esperientzia izatea.
- Ofimatika programen erabilera menperatzea
- Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
Baloratuko da
- Elkartegintzan eskarmentua izatea
- GEU Elkarteko bazkidea izatea
- Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta autonomoa izatea.
- Talde lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.
- Euskal Herriko eta bereziki Gasteizko kulturgintzaren eta euskalgintzaren inguruko ezagutza izatea.
- Teknologia berriekin eskarmentua izatea.
Lan-baldintzak
- Kontratu mota: Urtebeteko kontratua, ordezkapen kontratua
- Lanaldia: %50 (20 ordu astero)
- Kontratuaren iraupena: 2021ko irailaren 1etik, 2022ko abuztuaren 31era arte.
- Probaldia: hilabete 1
- Soldata: 12.300 €
Prozesuan parte hartzeko
GEU Elkarteak curriculumak jasoko ditu uztailaren 7ra arte info@geuelkartea.eus helbidean.
Lan elkarrizketak hurrengo bi asteetan buruko dira.
Prozesua uztailaren 30ean amaituko da
Iturria: GEU Elkartea.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau