Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Gaztelania/euskara itzultzaile teknikaria behar du La Sallek
Gaztelania/euskara itzultzaile teknikaria behar du La Sallek.
Bilbo Sektoreko Salletar Hezkuntza Sareko kudeaketa taldearen esanetara, eta beste talde eta arloekin
koordinatuta:
• Unitate didaktikoen eta hezkuntza materialen itzulpen-lan teknikoa, Euskal Herriaren errealitatearen
testuinguruan kokatuta.
• Hezkuntza arloko beste dokumentu batzuen itzulpen-lana.
• ITB (Ikaskuntzarako Testuinguru Berria) Proiektuaren ezartzean eta garapenean beharrezkoak izango
diren beste itzulpen-lan batzuk.
Ezinbesteko baldintzak
• Euskal Filologiako eta/edo Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketa ofizialak.
• Bulegotikaren eta teknologia berrien erabileran goi-maila.
• Erakundearen funtzionamenduan partaide izateko gogoa eta hezkuntza- zein gizarte-gaiekiko
motibazioa.
Balioetsiko da
• Itzulpen-lanetan eskarmentu bermatua.
• Hezkuntza arloan eskarmentu bermatua izatea.
• Ardurak hartzean, talde lanean eta lankidetzan aritzean eskarmentu bermatua izatea.
Lanpostuan jarduteko gaitasunak
• Komunikatzeko eta harremanetarako gaitasuna.
• Pertsona ordenatu eta ekintzailea.
• Talde lanean aritzeko gaitasuna.
• Arazoei irtenbideak aurkitzeko gaitasuna.
• Pertsona arduratsua.
Aurkezteko epea
• 2021ko ekainaren 25era arte.
Oharra
Bidali curriculuma posta helbide honetara: rrhh-sectorbilbao@lasalle.es (erref. 2021 Itzultzaile).
Iturria: La Salle.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau