Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Garabidek Hezkuntza proiektu kudeatzailea behar du
Garabidek Hezkuntza proiektu kudeatzailea behar du.
FUNTZIOAK:
- Euskal Herriko ikastetxeetan hizkuntza aniztasunaren inguruko proiektuak gauzatu.
- Ikastetxeekin harremanak, irakasle-ikasleekin elkarlana.
- Kulturartekotasunean ari diren elkarteekin harremana.
- Proiektuak komunikatu web orrian, sare sozialetan eta hedabideetan.
BALORATUKO DIRENAK:
- Lizentziatura ikasketak edo parekideak, bereziki baloratuko dira: hezkuntza eta irakaskuntza
arloko ikasketak, humanitatearen arlokoak, hizkuntzalaritzaren arlokoak.
- Hizkuntzekiko sentsibilitatea.
- Ikastetxeetan lan esperientzia.
- Garapenerako lankidetzan esperientzia.
- Irakaskuntza eta euskalgintza arloetan ezagutza eta konpromisoa.
- Lantaldeak kudeatu eta koordinatzeko gaitasuna.
- Hizkuntza ezaguera: euskara (naturaltasunez ahoz eta idatziz), gaztelera edo frantsesa
(naturaltasunez ahoz eta idatziz), eta beste.
- Traturako gaitasuna.
- Lankidetza proiektuak formulatzen eskarmentua.
- Gidabaimena
ESKAINTZEN DA:
- Kontratu mugatua Garabideko hezkuntza proiektua amaitu artekoa (2023-24).
- Astean 30 orduko jardunaldia
HAUTAKETA PROZESUA:
- Curriculumak jasotzeko epea otsailaren 28an bukatuko da.
- Lanposturako pertsonaren aukeraketa Garabideko Zuzendaritza Batzordeak egingo du, lanpostu
honetarako ezarrita daukan profilaren egokitasunaren arabera.
- Bidali curriculumak garabide@garabide.eus helbidera eta mezuaren izenburuan “Deialdia –
Hezkuntza kudeatzailea" erreferentzia adierazi.
Iturria: Garabide.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau