Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2021/04/22
-
Galtzaundi Euskara Taldea
Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du
Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko komunikazio lanak egiteko teknikaria behar du.
Eskaintzen da:
- Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan, baina lan eremua Tolosaldea osoa izango da.
- Egun erdiko lan kontratua urtea amaitu arte, ondoren luzatzeko aukerarekin.
- Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
- Euskaltzale mugimendua hobeto ezagutu eta eragile izatea.
- Hasteko aurreikusten den data: maiatzaren amaiera.
Lanpostuaren zeregin nagusiak:
- Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak diseinatu eta gauzatzea.
- Galtzaundiren webgunea eta sare sozialak elikatzea eta kudeatzea.
- Elkarteko egitasmoetarako diseinuak, maketazio lanak, irudiak eta bideoak sortzea euskarri fisiko zein digitaletarako.
- Prentsaurrekoak antolatu, koordinatu eta bideratzea.
- Hedabideei zein herritarrei informazioa zabaltzea.
- Elkarteko gainerako lanetan eta arduretan parte hartzea.
Eskatzen da:
- Komunikazioarekin lotutako ikasketak izatea.
- Komunikazio teknologien ezagutza: webgune, argazki, bideo eta diseinu programak erabiltzen jakitea.
- Sare sozialen kudeaketan esperientzia.
- Eskarmentua izatea komunikazio lanetan.
- Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.
Kontuan hartuko da:
- Komunikazio lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
- Euskalgintzaren inguruko ezagutza.
- Gizarte mugimenduetan esperientzia.
- Tolosaldekoa izatea.
- Gidatzeko baimena eta autoa.
Interesatuek bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna (gehienez bi orrialde) maiatzaren 12a baino lehen ondorengo helbidera: komunikazioa@galtzaundi.eus.
Iturria: Galtzaundi.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau