Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Euskaraldia ekimenerako dinamizatzaile lanpostua Bermeon
Bermeon Euskaraldia ekimena dinamizatzeko lan jardun erdiko lanpostua estali nahi da. 11 hilabeterako lan kontratua eskaintzen da, otsailaren 1etik hasita. Bermeoko Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak bere ardurapekoak izango dira eta honako ZEREGINAK izango ditu, besteak beste: -Herriko eragileei eta herritarrei Euskaraldia ekimena aurkeztu (elkarteak, enpresak, norbanakoak…). -Euskaraldiaren bueltan euskaltzaleak saretu eta batzordea osatu edo trinkotu. -Batzordea(k) koordinatu. -Batzordearekin batera, herriko plangintza zehaztu eta kronograma egin (ekintzak, komunikazioa…). -Batzordean zehazten diren kudeaketa lanak bideratu (herritarren formazioa, aktibista sarea, ekitaldiak, entitateen urratsak, txapen banaketa, dokumentazioa eta bestelakoak). -Barne eta kanpo komunikazio lanak gauzatu (sustatzaileekin harremana, batzordeko kideen arteko harremana, herriko izen ematea, prentsa oharrak, sare sozialak eta bestelakoak). -Ekimenaren aurrekontua kudeatu. -Ekimenaren ebaluazioa egin eta ikerketa nazionalean lagundu. -Koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartu eta ekimen orokorreko sustatzaileekin koordinatuta egon, baita eskualdeko gainontzeko dinamizatzaileekin ere. BALDINTZAK: -Curriculumak urtarrilaren 17aren aurretik aurkeztu behar dira eta honako baldintzak betetzea eskatuko zaie hautagaiei:-Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz). -Bermeoko herria eta eskualdea ezagutzea. -Euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea. -Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea. -Eragiletzarako gaitasuna izatea (ekimena herrian zabaldu eta ekimenera jendea erakartzeko abilezia). -Kudeaketarako gaitasuna izatea. -Komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko da (sare sozialak, bideoen sorrera, webguneen kudeaketa, diseinua, ofimatika…). -Lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da. -Ordutegi malgutasuna izatea ezinbestekoa da. *Hautaketa prozesua urtarrilaren 30erako bukatuta egongo da. Curriculumak hona bidali: lanpoltsa@topagunea.eus. Euskaltzaleen Topaguneko Durangoko bulegora ere bidali ahalko dira: Landako Etorbidea, 4 -102 bulegoa -Durango (48200).
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau