Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Euskampus Fundazioako Kultura Zientifikoko Unitateak hedabideen arlorako arduraduna behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2022/07/22 - Euskampus Fundazioa

Euskampus Fundazioako Kultura Zientifikoko Unitateak hedabideen arlorako arduraduna behar du

Kazetaritzan edo antzeko titulazioan graduatutako profesional bat behar du Euskampus Fundazioak. Kultura Zientifikoko eta Berrikuntza Unitatean hedabideen arloko arduradun gisa lan egiteko.

Eginkizunak:

Hautatutako pertsonak, besteak beste, zeregin hauek bete beharko ditu:

  • Prentsa oharrak idatzi, copy-ak, dibulgaziozko artikuluak, eta abar.
  • Hedabideekin harremanak kudeatu.
  • Komunikazio arloko estrategiaren diseinua eta kudeaketa.
  • Datuen analisia eta kudeaketa.

 

Eskakizunak:

  • Kazetaritzan edo antzeko arloan graduatua eta zientzia-kazetaritzan espezializatua edota Zientzien arloko graduren bat eta komunikazioan espezializatua.
  • Bi urteko esperientzia izatea komunikabideetan edo komunikabideekin lanean.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania (maila altua idatzizkoan zein ahozkoan).
  • Zientzia-komunikazioan esperientzia.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
  • Esperientzia onlineko komunikazioan.

 

Kontuan hartuko dira ere:

  • Hizkuntzak: ingelesa.
  • Pertsona autonomoa eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.

 

Eskaintza:

Lanaldi osoan berehala hastea (40 ordu astean). Jardun mistoa: telelana eta bulegokoa (Bilboko egoitzan). Komunikazio zientifikoaren arloan diziplina anitzeko lan-ildoak dituen unitate batean parte hartzea.

Interesa dutenek curriculuma eta aurkezpen-gutuna bidali beharko dituzte jobs@euskampus.eu helbide elektronikora, #ucci22 erreferentziarekin, 2022ko abuztuaren 22a baino lehen.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org