Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Euskampus Fundazioak fisioterapian tituluduna den pertsona bat behar du
Euskampus Fundazioak fisioterapian tituluduna den pertsona bat behar du lanaldiaren %75erako, “Feasibility and clinical effects of an over-ground walking training intervention with a wearable powered exoskeleton in patients diagnosed of multiple sclerosis” proiektuan laguntzeko. *Eginkizunak: -Beheko gorputz-adarren exoeskeletoak erabiltzean oinarritutako esku-hartzeak diseinatzea. -Esklerosi anizkoitza diagnostikatuta duten pertsonen balorazio funtzionalak egitea. -Tratamendu-saioak egitea. -Proiektua kudeatzen eta koordinatzen laguntzea. *Betekizunak: -Fisioterapian tituluduna. -Prestakuntza ariketa fisikoan eta neurologian. -Ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna. -Euskara eta ingelesa jakitea. *Baloratu daitezkeen beste elementu batzuk: -Autonomia eta ekimenerako gaitasuna. -Taldean lan egiteko gaitasuna. -Paziente neurologikoekin esperientzia. *Eskaintzen da: -Berehala lanean hastea, lanaldiaren % 75eko lan eta zerbitzuko kontratuarekin, 2018ko abenduaren 31ra arte. -Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekin konexioa duen proiektu erakargarri batean parte hartzea. -UPV/EHUko ikertzaile ez doktore baten kontratuaren pareko soldata. * Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.eu helbidera, #euskampus12 erreferentzia jarrita, otsailaren 28a baino lehen.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau