Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2023/01/09
-
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea - +34 943 694129
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lan prozesuen eta pertsonen kudeaketarako eragilea behar du
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak lan prozesuen eta pertsonen kudeaketarako eragilea behar du.
Eskatzen da
- Bertsolaritzaren eta Bertsozale Elkartearen ezagutza ahalik eta sakonena
- Kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala
- Elkartegintzarako jarrera berritzailea eta kontzientzia
- Genero ikuspegia
- Ikuspegi estrategikorako gaitasuna
- Taldean aritzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia
- Erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
- Bulego nagusia Villabonan izan arren, elkartearen gainontzeko bulegoetan ere lan egitea
- Garraio-bitarteko propioa
Kontutan hartuko da
- Lanpostuari balio erantsi bat ematen dioten ikasketak edukitzea
- Epe ertain-luzeko EHBEren egitasmoan aritzeko motibazioa
- Profesionalki eta pertsonalki garatzeko motibazioa
- Erraztatzaile lanetan esperientzia
- Komunikazio gaitasuna
- Frantsesez eta gaztelaniaz aritzeko gaitasuna eta bestelako hizkuntzen ezagutza
- Finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza
- Jendetasuna
Eskaintzen da
- Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide aktibo izateko aukera
- Egun osoko lan kontratua; 6 hilabetetako probaldia izango du
- Hasteko aurreikusitako data: 2023ko otsaila
Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna urtarrilaren 20ra arte (egun hori barne) ondorengo helbideetara:
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70. 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa)
- zuzendaritza@bertsozale.eus
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu +34 943 694129 telefono zenbakira.
Iturria: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau