Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak ikus-entzunezko teknikaria behar du
2017ko otsailaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dira motibazio gutunak eta Curriculum Vitaeak. Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea Bertsozale Elkarteko hedapen saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, ikus-entzunezko lan teknikoak gauzatzea. Batik bat, www.bertsoa.eus atarirako eta Hitzetik Hortzera telebista-saiorako. Eginkizun nagusiak: Internet atarirako eta telebistarako ikus-entzunezko edukiak: grabazioa eta edizioa. Internet atarirako idatzizko edukiak: informazio-bilketa eta erredakzioa. Internet atariaren kudeaketa. Eskatzen da: Goi eta erdi mailako ikasketak. Ikus-entzunezko teknologien ezagutza. Interneteko komunikabideen ezagutza. Jarrera konprometitua eta euskara ondo menderatzea. Gidatzeko baimena eta autoa. Ordutegi malgua. Kontutan hartuko da: Lanpostuarekin lotutako ikasketak eta esperientzia izatea. Euskal kulturgintzaren eta bertsolaritzaren inguruko ezagutza. Gizarte mugimenduetan eskarmentua. Taldean lan egiteko gaitasuna. Eskaintzen da: Egun erdiko lan-kontratua Amasa-Villabonako egoitzan. Hasteko aurreikusitako data: 2017ko martxoa-apirila. Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2017ko otsailaren 12a baino lehen ondorengo helbideetara: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Kale Nagusia 70, Amasa-Villabona (Gipuzkoa) hedapena@bertsozale.eus Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 694129 telefono zenbakira.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau