Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteen lan poltsa osatuko du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/03/04 - Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) - 943429767 / 688675932

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteen lan poltsa osatuko du

Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) diseinatzaile gazteen lan poltsa osatzeko deialdia.

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du 2020an sortuko diren lanak antolatzeko. Lan poltsa osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin eta, urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Egin beharreko lanak:

- EGKren lan-arloek egunerokoan eta ekitaldien bidez garatutako txostenen maketazio eta diseinua.

- EGKren irudia garatzeko marrazki, ilustrazio eta bestelakoak.

- Proiektu edo egitasmo zehatzak zabaltzeko irudi sinbolikoak.

- EGKren ekintzen zabalpenerako euskarri eta material grafikoak: kartelak, esku-orriak, liburuxkak...

- Kanpaina eta deialdi konkretuak egiteko ikus-entzunezko produktuak.

- Antolatutako ekitaldien laburpen bideoak.

Porfolian egindako antzeko lanak aurkeztu behar dira.

Balorazioa

Aurkezten diren proposamenen artean, aurretik egindako antzeko lanen porfolioa baloratuko da. Parte hartzen duten pertsonek edo enpresek, derrigorrez fakturatzeko gaitasuna izan behar dute.

Gainera baloratuko da:

- 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.

- Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekorik) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.

- EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.

- EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea

Epeak

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta porfolioa aurkeztu behar dute 2020ko martxoaren 27ko eguerdiko 12.00ak baino lehen“diseinatzaile gazteak"gaiarekin komunika@egk.eus helbidera bidaliz. Proiektuak aztertuko dira eta pertsona guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren ala ez.

Informazio gehiago jakiteko, 943429767 / 688675932 telefonora deitu edo komunika@egk.eus helbidera idatzi (Jon Agirre Iztueta, EGKren komunikazio teknikaria).

Iturria: EGK.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org