Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Agenda 2030 teknikaria behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/12/15 - EGK

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Agenda 2030 teknikaria behar du

Agenda 2030 teknikaria behar du Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

ESKAINTZEN DA:


- Lanpostua Bilbon, baina lan eremua Euskadi osoa izango da.
- Jardunaldi osoko lanaldia.
- Urtean 27.126€-ko (soldata gordina).
- Urte baterako kontratua (luzatzeko aukera egon daiteke).
- EGKren barne hitzarmenak araututako lanpostu bat eta EGK-ko Batzorde
Iraunkorraren ardurapean.
- Lantalde gazte eta dinamiko batean parte hartzea.
- Gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren parte-hartzearen alde lan egitea.


LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK:

- Lan arloari dagozkion proiektuak eta ekimenak diseinatu, aurrera eraman,
ebaluatu eta koordinatzea.
- Elkarte, eragile, talde eta gazte parte-hartzaileekin harreman zuzena mantentzea.
- Agenda 2030 eta garapen jasangarrirako helburuekin lotutako proiektu eta prozesuak
garatzea.
- Agenda 2030 gazteen artean ezagutzera ematea eta hauekin lantzea.
- Erakunde Publikoekin bitartekaritza eta elkarlana burutzea (Eusko Jaurlaritza, aldundiak,
udalak, eta beste edozein).
- Gizarte eragileekin elkarlana bultzatu eta garatzea.
- Elkarteek eta gazteek garatzen dituzten proiektuak/ekimenak ezagutzea eta
haietan parte- hartzea.
- Dagokionean lan-arloko gaiei buruzko adierazpenak eta analisi publikoak egitea.
- Elkarteekin harreman zuzena izatea.


ESKATZEN DA:


- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko formakuntza izatea.

- Gazteen, eta oro har, gizartearen errealitatearen ezagutza izatea.
- Parte-hartze prozesu, egitasmo eta esperientzia ezberdinak ezagutu eta beraietan
parte hartu izana.
- Euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua (EGA, HABE 3...).
- Gizarte arloko goi ikasketak izatea, edo, beste esparruetako ikasketak izanda ere, gizarte
gaietan espezializatu izana
- Lantaldeak eta eztabaida taldeak dinamizatu eta koordinatzeko gaitasuna eta
esperientzia. Dinamika hauetatik ondorioak atera eta dokumentuetan islatzeko
gaitasuna.
- Malgutasuna: ordutegi eta mugikortasun geografikoa.
- Urtarrilean lanean hasteko berehalako prestutasuna izatea.


BALORATUKO DA:


- Lantaldean aritzeko trebetasuna: malgua izatea, proaktibitatea eta ardurak hartzeko
gaitasuna izatea.
- Ekimen propioak autonomiaz garatzeko gaitasuna.
- Antolaketarako gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Hainbat eginbehar berean gauzatzeko gaitasuna.
- Ingelesa eta beste hizkuntza batzuen ezagutza.
- Informatika-ofimatikaren ezaguerak.
- Elkarte ezberdinetan parte hartze aktiboa (kirol munduan, begirale munduan ...)
- Jendaurrean hitz egiteko gaitasuna.


HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO:


- Epea: abenduaren 19a arte. Curriculuma eta motibazio gutuna bidali egk@egk.eus helbidera. Gaian
Agenda2030 TEKNIKARIA idatzi.

Xehetasun +: EGK.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org