Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2020/02/19
-
CIC Energigune
Energia elektrokimikoa biltegiratzeko teknologia-zuzendaria behar du CIC Energigunek
Energia elektrokimikoa biltegiratzeko teknologia-zuzendaria behar du CIC Energigunek.
EES arloko Teknologia Zuzendaritzak eginkizun hauek ditu:
- Gainerako zuzendaritzekin elkarlanean aritzea zentroaren helburuak lortzeko.
- Zuzendaritza Zientifikoari laguntza ematea, aplikaziora bideratutako bikaintasuneko ikerketa bat lortzeko.
- Ikerketa-talde eta -lerroei laguntzea, Zuzendaritza Zientifikoarekin eta Merkatua Garatzeko Zuzendaritzarekin batera, oinarrizko ikerketatik emaitzen transferentziara doan ibilbidea garatzen.
- Merkatutik hurbilen dauden ikerketa teknologikoko taldeak/ildoak gidatzea, planifikatzea eta koordinatzea, transferentzia-bideak ziurtatzeko.
- Merkatu Garapeneko Zuzendaritzarekin koordinatzea nazioarteko ikerketa-zentro, enpresa eta -plataformekiko harremana.
Baldintzak:
- Doktoregoa: Ingeniaritza (Kimika, Materialak, Elektronika ...), Zientzia Fisikoak, Kimikoak.
- 5 urteko ibilbide egiaztatua, ikerketa teknologikoaren arloko erantzukizun-funtzioetan, bai euskal sareko eragileetan, bai enpresetan.
- Ezinbestekoa da ingelesa ondo menderatzea, bai ahoz bai idatziz.
... zehaztasun guztiak ezagutzeko jo hona: LAN ESKAINTZA.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau