Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Emun Aholkularitzak lan poltsa irekiko du
EMUN Aholkularitzak lan poltsa osatzeko deialdia egiten du. Beharrak: 1.-EUSKARA PLANAK GARATZEKO TEKNIKARIAK 2.-PARTE HARTZE PROZESUAK BIDERATZEKO TEKNIKARIAK Eskakizunak eta konpetentziak: • Lizentziatua izatea. • Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea). • Euskara planetarako: euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia edukitzea. • Parte hartze prozesutarako: parte hartze prozesuetan esperientzia edukitzea. • Taldeen lidergoan eta proiektuen kudeaketan aritua izatea. • Komunikatzeko eta taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea. • B1 gidabaimena edukitzea. Baloratuko da: • Hizkuntzen ezagutza (4.HE, ingelesa, frantsesa, katalana,…). • Parte hartze masterra edo baliokidea. • Emakume eta gizonen berdintasunerako masterra edo baliokidea. • Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. • Talde lanean aritzeko gaitasuna eta jarrera. • Hiznet eginda edo egiten egotea. Probak, azaroaren 20ko astean edo hurrengoan egingo dira eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie. Curriculuma sartu gure webguneko (www.emun.eus) “Lan bila?” atalean. Azken eguna: azaroaren 19a
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau