Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2022/06/21
-
Elhuyar
Elhuyarrek sistemen administrazioko arduradun bat behar du
Elhuyarrek sistemen administrazioko arduradun bat behar du.
Funtzio nagusiak:
- Azpiegitura-saila zuzentzea eta antolatzea.
- Ikuspegi estrategiko batetik, eta segurtasuna bermatuta, Elhuyarreko azpiegitura informatikoa antolatzea eta kudeatzea.
- Erakundeko digitalizazio-prozesuen diseinua eta gidaritza.
- Erakundeko baliabide teknikoen kudeaketa.
- Erakundearen behar informatikoak identifikatu eta irtenbideak ezartzea.
- Arloaren etengabeko hobekuntza sustatzea.
Zer eskaintzen da:
- Erronka teknologiko handiko erakunde batean berrikuntza- eta hobekuntza-proiektu garrantzitsuetan parte hartzea.
- Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea
- Lanaldi osoa eta kontratu mugagabea.
- Lan-ordutegi malgua, telelana eta presentziala konbinatuz.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Informatika-ingeniaritzako gradua edo baliokidea izatea.
- Sistemen administrazioan esperientzia izatea (Windows, Linux, birtualizazioa).
- Hardwarearen ezagutza edukitzea: PCak, Mac-ak, sareak…
- Hodeiko azpiegiturei buruzko ezagutza izatea (Gcloud, AWS, OVHcloud).
- Zibersegurtasunaren inguruko ezagutza edukitzea.
- Euskara, gaztelania eta ingeles teknikoa menderatzea.
- Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.
Baloratuko da:
- Sistemen administrazioarekin erlazionatutako masterra izatea.
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
Bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Sistemak.
Iturria: Elhuyar.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau