Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Elhuyarrek sistemen administrazioan aditua den pertsona bat behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/04/30 - Elhuyar

Elhuyarrek sistemen administrazioan aditua den pertsona bat behar du

Sistemen administrazioan aditua

Elhuyarrek sistemen administrazioan aditua den pertsona bat behar du lantaldea indartzeko:

Funtzio nagusiak:

- Azpiegitura-saileko ardura izango du; beraz, saileko lan eta atazak kudeatuko ditu.

- Bere ardurapean 5 pertsonako lantaldea izangodu.

- Erakundearen digitalizazio-prozesuaren lidergoa izango du.

- Erakundeko azpiegitura informatikoaren eta baliabideen ikuspegi estrategikoa izango du.

- Erakundeko baliabideen erosketa-aukerak aztertuko ditu.

- Erakundearen beharrak identifikatu eta irtenbideak proposatuko ditu.

- Arloaren etengabeko hobekuntza sustatuko du.

Zer eskaintzen da:

Erronka teknologiko handiko erakunde batean berrikuntza-eta hobekuntza-proiektu garrantzitsuetan parte hartzeko aukera.

Lanaldi osoa eta 6 hilabeteko kontratua, luzagarria eta mugagabea bihurtzeko aukerarekin.

Lan-ordutegi malgua eta etxetik lan egiteko erraztasunak.

Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

- Informatika-ingeniaritzako gradua edo baliokidea izatea.

- 5 urteko esperientzia sistemen administrazioan (Windows eta Linux).

- Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea.

- Hardwarearen ezagutza: PC-ak, Mac-ak, sareak...

- Hodeiko azpiegiturei buruzko oinarrizko ezagutzak (Gcloud, AWS, OVHcloud).

- Sistemen administrazioa:

     - Windows eta Linuxen administrazioaren ezagutza.

     - Windowserako paketeen gestio zentralizatua kontrolatzea.

     - Birtualizazio, biltegiratze eta backup sistemak.

- Sistemen segurtasunari buruzko oinarrizko jakintza izatea.

- Pertsona irekia, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestutasuna duena.

Baloratuko da:

- Sistemen administrazioarekin erlazionatutako masterra izatea.

- Kudeaketarako gaitasunaizatea.

 

Interesa baduzu, bidali CVa helbide honetara gaian "Sistemak" jarrita: pertsonak@elhuyar.eus

Iturria: Elhuyar.

 

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org