Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Elhuyarrek Pertsonak arlorako eta Hizkuntza eta Teknologia unitaterako teknikariak behar ditu

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2023/11/21 - Elhuyar

Elhuyarrek Pertsonak arlorako eta Hizkuntza eta Teknologia unitaterako teknikariak behar ditu

Elhuyarrek Pertsonak arlorako eta Hizkuntza eta Teknologia unitaterako teknikariak behar ditu.

1.- Teknikaria Pertsonak arlorako, esperientzia duena lan-arloan, eta ezagutza eta interesa duena pertsonen kudeaketan.

Funtzio nagusiak:

    Lan-arloaren gidaritzan jardungo du; beraz, lan-legediarekin lotutako gaiak kudeatuko ditu.
    Pertsonen alderdi ekonomikoaren jarraipena egingo du (nominak, Gizarte Segurantza…).
    Lantaldearen inguruko datuak ustiatu eta aztertuko ditu (adierazleak).
    Taldeko trebakuntzaren kudeaketaz arduratuko da.
    Lan-arriskuen kudeaketaz arduratuko da.

Zer eskaintzen da:

    Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
    Lanaldi osoa eta ordezkapen-kontratua (gutxienez urtebetekoa).
    Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
    Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
    Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

    Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua, ADE edo baliokidea izatea.
    Lan-arloko gaietan esperientzia izatea (lan-hitzarmenak, kontratazioak, GS, nominak…)
    Antzeko lanposturen batean esperientzia izatea.
    Euskara-maila: C1 edo EGA.
    Pertsona irekia izatea, ekintzailea, komunikatzaile ona, taldean lan egiten dakiena eta laguntzeko prestasuna duena.

Baloratuko da:

    Pertsonen kudeaketan ezagutza izatea; batez ere, pertsonen garapen profesionalean.
    Lan-arriskuen prebentzioaren inguruko oinarrizko ikasketak izatea.
    SAGE programa ezagutzea.
    Datuen ustiaketarako Excel, PowerBI edo bestelako aplikazioak ezagutzea.
    Kudeaketarako gaitasuna izatea.


Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaia: Pertsonak teknikaria.

Epea: azaroaren 24a.

2.- Teknikaria Hizkuntza eta Teknologia unitaterako, adimen artifizialeko eta ingeniaritza linguistikoko proiektuetan jarduteko.

Funtzio nagusiak:

    Bezeroen teknologia-beharrak asetzea, euskararen garapen teknologikoa eta hizkuntza-teknologien ikerketa garatzea helburu duten proiektu eta lanak aurrera eramango ditu.    
    Softwarea garatzeko metodologiak erabiliko ditu, eta Elhuyarren eskaintzen diran hainbat produktu eta zerbitzu garatzeko beharrezko teknologiak ezagutu eta erabiliko ditu (Toolkitak IR/MT/ahotsa/NLP, arkitekturak, programazio-inguruneak...).    
    Proiektu edo bezero-arduradun rola beteko du aldizkako proiektuetan.
    Izaera     teknikoa duten barne- eta kanpo-harremanak izango ditu; elkarlanerako jarrera azalduz.
    Dagokion topaketa, foro edo guneetan proiektuaren izenean parte hartuko du.
    Proiektuaren edukiaren zabalkundean parte hartuko du.


Zer eskaintzen da:

    Diziplina ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzea.
    Lanaldi osoa (gutxienez bi urte).
    Lan-ordutegi malgua eta astean bi egunetan telelana egiteko aukera.
    Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
    Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

    Informatikako gradua (edo baliokidea)
    Hizkuntzak: Euskara: C1

Baloratuko da:

    Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan masterra (edo baliokidea) edukitzea.
    Ikasketa automatikoan eta Python programazio-lengoaian esperientzia izatea.


Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Ingeniaritza linguistikoko teknikaria

Epea: Abenduak 4

Iturria: Elhuyar.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org