Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana EDE Fundazioak postu honetarako pertsona bat behar du: KOMUNIKAZIO ZUZENDARIA

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/09/20 - EDE Fundazioa

EDE Fundazioak postu honetarako pertsona bat behar du: KOMUNIKAZIO ZUZENDARIA

EDE Fundazioak postu honetarako pertsona bat behar du: KOMUNIKAZIO ZUZENDARIA.

Bere misioa da estrategia hedatzeko antolaketan laguntza ematea.

Hauek dira burutu beharreko funtzio batzuk:

  • Erakundearen komunikazioko eta posizionamenduko agenda estrategikoaren hedapena, ardatzak eta helburuak identifikatzea eta koordinatzea.
  • Bere agenda sortzea eta erakunderako posizionamendu-aukerak bideratzea.
  • Erakundearen posizionamendua eta garrantzia handitzen laguntzea erakundeko kide espezialisten bidez eta bertako barneko (webgunea, sare sozialak, posizionamendu-ekintzak eta abar) zein kanpoko (komunikabideak, garrantzizko foroak eta abar) bitarteko guztiak erabilita.

Prestakuntza: Gradua.

Gutxienezko esperientzia: 5 urte.

Baldintzak:

- Lidergoko, proaktibotasuneko eta erabakiak hartzeko gaitasunak.

- Sormena, eta harremanetarako eta egokitzeko trebetasunak.

- Komunikaziorako eta pertsona arteko gaitasunak eta taldean lan egiteko ahalmena.

- Konpromisoa eta sentsibilitate soziala.

Honako hauek kontuan hartuko dira:

- Euskaraz zein gaztelaniaz barne eta kanpo mailan lana garatzeko gaitasuna.

- Gizarte-ekintzarekin lotutako erakundeetan (publikoak edo pribatuak) zein komunikazioko eta/edo estrategiako zuzendaritzako erantzukizunetan egindako antzeko lanetan pilatutako esperientzia.

Lanpostuaren kokapena: BIlbo.

Soldata: 33.000€- 36.000€ Soldata/gordina

Lanaldia: Lanaldi osoa.

Prozesu honetan parte hartu nahi baduzu, bidali zure curriculuma recursoshumanos@fundacionede.org helbidera, gaian zein eskaeraren izenburua den adieraziz.

Iturria: EDE Fundazioa.

 

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

  •    
       
       
       
       
       

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org