Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
e-learning teknikaria behar du Basque Culinary Centerrek
Masterrak eta Ikastaroak Sailerako e-learning teknikari bat behar da. Onlineko edukiak, baliabideak eta gelak prestatzeko, birtualizatzeko eta zuzentzeko prozesuez arduratuko da.
Funtzio espezifikoak:
- Edukien zuzenketa, tratamendu didaktikoa eta maketazioa egitea.
- Bideoen gidoiak egitea eta bideoak egitea koordinatzea.
- Baliabide didaktikoak (adibidez: argazkiak, ilustrazioak, infografiak eta
estilo-orri grafikoak) aukeratzea eta enkargatzea.
- Egileen jarraipena egitea, edukiak sortzeko prozesuan.
- Baliabideak kudeatzea e-learning plataforman, eta gelak konfiguratzea.
- E-learningean erabiltzen den softwarea kudeatzea (adibidez: edukien
kudeaketa, bideoan kudeaketa eta telekonferentzia sinkronoen sistema).
- Tutoreen koordinazioa.
- Ikasleei sistemak nola erabiltzen diren irakastea, eta ikasleak kudeatzea.
- Teknikariekin koordinatzea plataforma administratzeko.
Betekizunak
- Lizentzia edo gradua, ahal dela, Pedagogian, Psikologian, Komunikazioan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Humanitateetan edo Filologian.
- Bi urteko eskarmentua online edukiak sortzen, ikasgelak programatzen eta ikasleen kudeaketa egiten.
- Ofimatikako tresnak erabiltzea.
- Hizkuntzak: ingeleseko Advanced edo C1 maila (frogagarria) eta euskara.
- Taldean lan egiteko gaitasuna, proaktibitatea eta bikaintasuna.
Baloratuko da:
- Html ezagutzea.
- Bideoak, argazkiak eta infografiak editatzeko tresnak (Adobe Premiere, Photoshop, eta abar) ezagutzea.
- Eskarmentua online prestakuntzako plataformak administratzen.
Iturria: BCC.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau