Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Durangoko Berbaro Elkarteak kudeatzailea behar du.
Durangoko Berbaro Elkarteak kudeatzailea behar du.
Funtzio nagusiak:
- Proiektuen koordinazioa eta jarraipena.
- Lantaldearen koordinazioa.
- Elkarte eta erakundeekin harremanak.
- Urteko plangintza ekonomikoa egitea.
- Kanpo eta barne komunikazioa.
- Elkartearen bisio orokorra edukitzea
- Dinamizazio lanak.
Eskatzen da:
- Euskara maila oso ona.
- Taldeak gidatzeko gaitasuna.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Iniziatibaduna izatea.
- Gida baimena eta autoa edukitzea.
- Durango eta Durangaldea ezagutzea.
Baloratuko da:
- Diseinu grafikoan moldatzea.
- Sare sozialak eta webguneak kudeatzen jakitea.
- Kudeaketa ekonomikoan eskarmentua.
- Herrigintzan edo mugimendu sozialetan aritu izana.
Eskaintzen da:
- Lanaldi osoko jarduna.
- Urtarrilean hasteko.
- Lantaldearekin batera euskararen alde eragiteko aukera herrian eta eskualdean.
Curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali helbide honetara: berbaro@berbaro.eus
Curriculuma bidaltzeko azken eguna: azaroaren 19a.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau