Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Donostia International Physics Center (DIPC) administrazio sailerako hautagai baten bila dabil

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/10/15 - DIPC

Donostia International Physics Center (DIPC) administrazio sailerako hautagai baten bila dabil

Donostia International Physics Center (DIPC) maila ertaineko edo goi mailako ikasketak dituen hautagai baten bila dabil administrazio sailerako. Hautatutako pertsonak laguntza emango die DIPCko administrazio eta finantza arduradunei.

Betekizunak:

Besteak beste, finantzaketa publiko / pribatua bilatzeko eta garatzeko prozesuan laguntza ematea; prozesu honek biltzen ditu: arduradunaren koordinazioarekin programa / proiektuaren idazketan, jarraipen tekniko eta jarraipen ekonomikoan bai eta justifikapenetan laguntzea.

Gainera, zentroko administrazioko zereginetan eta eguneroko dokumentuen kudeaketan parte hartuko du.

Hautatutako pertsona DIPCko Finantza eta Administrazioko zuzendarien mende izango da zuzenean.

Betebeharrak:

Prestakuntza: Goi Mailako Lanbide Heziketa edo Lizentziatura.

Hizkuntzak: ingelesez eta euskaraz ahozko eta idatzizko maila altua.

Lanean hasteko berehalako erabilgarritasuna.

Balioetsiko diren ezagutzak:

Kontutan hartuko da ikerketa-ingurunean trebatua izatea: teknologia-zentroa, ikerketa-zentroa,unibertsitatea, enpresa baten I+G saila, edo antzekoa.

Beste hizkuntza batzuen ezagutza.

Proiektu Kudeaketan Masterra edo antzekoa

Betebehar pertsonalak:

Epeen arabera lan egiteko gaitasuna.

Zeregin polifazetikoak egiteko borondatea funtzioari eta erantzukizunari dagokionez.

Ekimena eta gaitasuna talde lanerako.

Eskaintza:

Nazioarteko izena duen ikerketa zentro batean lana egiteko aukera.

Urtebeteko lan kontratua jardunaldi osoarekin, 2019ko Abendutik aurrera hasteko. Behin betiko lan postua izateko aukerarekin gerora.

Soldata hautagaiaren profilaren arabera negoziatua.

Interesa duten pertsonek curriculum vitae (CV) eta aurkezpen gutuna bidali beharko dute jobs@dipc.org helbide elektronikora 2019ko Azaroaren 6a baino lehen.

Hautagaitzak DIPCko zuzendariak izendatutako komisio batek ebaluatuko ditu hurrengo irizpideakjarraituz (puntuazio osoaren zenbatekoa parentesi artean adierazita):

-Hautagaiaren CVa (%30)

-Lan-eskaintza honetan adierazitako alderdietan frogatutako esperientzia (%35)

-Elkarrizketa pertsonala (%35)

Komisioaren arabera lanposturako derrigorrezkoak diren baldintzak betetzen ez dituzten profilak ez dira ebaluatuak izango. Halaber, elkarrizketa pertsonalaren fasera heltzeko beharrezkoa izango da 65 puntutik gutxienez 45 lortzea CVaren eta experientziaren ebaluaketan. Hautaketa prozesuaren gaineko azken erabakia DIPCko webgunean argitaratuko da ahalik eta azkarren.

Iturria: DIPC.

(Irudia: Pixabay Lizentzia.  Iturria: Pixabay)

 

 

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org