Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Doktoretzarako Laguntza-programen III. deialdia egin du AZTI Fundazioak
Doktoretzarako Laguntza-programen III. deialdia egin du AZTI Fundazioak. Ezagutza sortzen duen ikerketa-lana egin eta trebakuntza-maila handiko talde batean jardun nahi dutenentzat da deialdia. Helburua Hau da deialdiaren helburua: bi laguntza ematea onuradunek —aurrerantzean, “trebatzen ari diren langile ikertzaileak” ere esango diegu— doktoretza-tesia AZTI Fundazioaren lantegietako batean egonaldia egiten ari direla egin dezaten, lizentziatu gazteei ikerketarako eta lanerako bidea erraztearren. Onuradunak Oinarrietako baldintzak betetzen dituztenek eska ditzakete bekak. Beka bakoitzak proposatzen duen espezializazio-alorretako goi-mailako lizentziatuak eskatzen ditugu batez ere, eta bekaren aplikazio-eremuari dagokion masterra 2015eko otsailaren 1a baino geroago amaitua dutenak. Beka-modalitateak Gehienez ere lau urterako izango da laguntza, Trebatzen ari diren Langile Ikertzaileen Estatutuak dioenari jarraikiz. Lehenbizi, bekadun izango dira bi urtez, eta, gero, praktikaldiko kontratuarekin arituko dira, gehienez beste bi urtez. Urtez urte berrituko dira epe horiek. Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2017ko azaroaren 21a. Hautagaiak aukeratzeko prozesua: 2017eko azaroaren 22tik abenduaren 23ra. Hasiera-data: 2018ko otsailaren 1etik aurrera Diru-hornidura, hileko (bekaldian): 1.000 € gordin Beti jakin-minez bazabiltza, zerbait desberdina egin nahi baduzu eta ikerketazale amorratua bazara, aukera ederra eskaintzen dizu AZTIk. Zu ezagutzeko gogoz gaude! www.azti.es
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau