Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2019/05/21 - Codesyntax

CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du

CODESYNTAX enpresak batez ere Frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.

Gai hauetan ezagutza duen pertsona baten bila gabiltza:

  • HTML
  • CSS
  • JavaScript, jquery
  • Less, npm, grunt, gulp
  • Diseinu grafikoa
  • Interfazeen diseinua
  • Erabiltzaileen esperientzia (UX)

Beharrezkoa izango da taldean eta bezeroekin lan egiteko gaitasuna eta kontuan hartuko da ingeniaritza edo programazioarekin zerikusia duen titulazio ofizialen bat izatea. Aurrez egindako lanak baloratuko dira.

Egun osoko lanaldia eskaintzen da, proba epearen ondoren kontratu mugagaberako asmoarekin. Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugu, teknologia libreekin eta puntan egoten saiatzen gara. Uste dugu giro oneko enpresa garela. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.

Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai.

Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com

Iturria: Codesyntax

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org