Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzeko Programarako koordinatzaile bat behar du Mundukide Fundazioak Brasilen
Brasilen, MST-arekin elkarlanean, Mundukide Fundazioak bultzatzen duen Garapen Sozioekonomikorako eta Erakundeen Indartzeko Programarako koordinatzaile bat behar dute.
FUNTZIOAK ETA ERANTZUNKIZUNAK:
• Estatu mailan programaren koordinazio orokorra: pertsonak, ekimenak eta aurrekontua.
• Programaren arlo desberdinak koordinatu eta sustatu: prestakuntza eta hezkuntza arloa, gizarte-enpresak eta generoa.
• Formazio ekintzak koordinatu eta bultzatu.
• Kooperatibetan asistentzia teknikoa eskaini eta honako gaietaz aholkularitza eskaini: antolaketa, ekoizpenaren bultzada, komertzializazioa…
• Estatuan programaren administrazioa: kudeaketa ekonomikoa, kontrola eta jarraipena, txostenak eta memoriak.
• Brasilgo beste erakundeen aurrean, ordezkaritza lanak egin, programarekin zerikusia duten ekintzetan.
BILATZEN DEN PROFILA:
• Unibertsitate titulua.
• Enpresan esperientzia, bereziki kooperatibismoaren filosofiarekiko sentsibilitatea.
• Talde kudeaketan esperientzia izatea.
• Erabiltzaile mailako informatika ezagutza, batez ere kalkulo orrien erabilera.
• Hizkuntzak: kontuan hartuko da portugesa eta euskara jakitea.
• Atzerrian izandako esperientziak kontuan hartuko dira.
• Genero arloan formazioa eta esperientziak kontuan hartuko dira.
BALDINTZAK
– Kontratu laborala 2 urtetarako ( Lehenengo sei hilabeteak proba moduan)
– Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
– Lana egingo den lekua: Brasil.
– 2022ko otsailaren 1ean lanean hasteko.
Mundukidek, gizon eta emakumeen aldeko berdintasuna sustatzen du. Hautagai guztiak ongietorriak izango dira, kurrikuluma helbide honetara bidaliz, Brasil Lan Deialdia jarrita, abenduaren 5Erako: lan@mundukide.org
(MUNDUKIDE FUNDAZIOA. Zarugalde 30. 20500 Arrasate-Mondragon)
Iturria: Mundukide Fundazioa.
(Iturria: Pixabay Lizentzia. Iturria: îxabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau