Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Bost lanpostu eskaintzen ditu BERRIA Taldeak

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2021/01/25 - BERRIA Taldea

Bost lanpostu eskaintzen ditu BERRIA Taldeak

Bost lanpostu eskaintzen ditu  Berria Taldeak

BERRIA Taldeak bost lanpostu betetzeko deialdia egin du.

Curriculuma otsailaren 1a baino lehen bidali behar da, erreferentzia zehaztuz, gizabaliabideak@berriataldea.eus helbidera.
 
 

ERREF.: 21-ID | Lanpostua Andoainen
BERRIA egunkariak erredakzioko idazkari eta lantaldearen administrari lanpostua bete behar du. Pertsona antolatu eta ekimendun bat bilatzen dugu, taldean lan egiten dakiena eta pertsonekin tratua edukitzeko erraztasuna duena.

ERREF.: 21-KH | Lanpostua Andoainen
Pertsona hori BERRIAren kanpo harremanez arduratuko da, baita markaren presentziarako estrategiak eta ekintzak diseinatu eta gauzatzeaz ere. Marketin lantaldearen barruan lan egingo du, marketin plan estrategikoan jasotako helburuak lortzera bideratuta. Sormena, ekimena, eta harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna dituen pertsona baten bila gabiltza.

ERREF.: 21-GA | Lanpostua Andoainen
BERRIA egunkari multimediak behar dituen web garapeneko lanetan ariko da pertsona hori, garatzaile gisa, hainbat proiektu aurrera eramateko beharrezkoa den web produktuen diseinuaz eta exekuzioaz arduratuz, garatzaile taldearen barruan. Talde lanerako eta diziplinarteko lankidetzarako gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.

ERREF.: 2021-ZT | Lanpostua Andoainen
BERRIA egunkariak inprimaketa-aurreko langile bat behar du: egunkariaren edizio prozesuaren itxiera teknikoaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza.

ERREF.: ZU-IT_2021 | Lanpostua Andoainen
Zuzenketan eta itzulpengintzan trebatzeko lanpostu bat eskaintzen du BERRIAk 2021. urterako.

 

Iturria: BERRIA Taldea.

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org