Boiseko Ikastolak 2020/2021 ikasturterako irakaslea behar du. Eskolaurrerako irakaslea da behar dutena, ingelesa ama-hizkuntza daukaten 3 eta 5 urte arteko haurrei eskolak emateko. 2020ko abuztuaren erdialdetik 2021eko abuztuaren bukaerara.
Eskakizunak:
-Unibertsitate-titulua (edo baliokidea) Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo baliokide batean, edo gutxienez 2 urteko esperientzia antzeko lanpostu batean
-Euskara menperatzea
-Eskarmentua eskola curriculuma garatzen eta prestatzen
-Ingelesaren ezagutza (zuzendariarekin eta/edo gurasoekin komunikatzeko)
Urtarrilaren 15aren aurretik bidali beharrekoak:
-Aurkezpen-gutuna ingelesez adieraziz zergatik aurkezten zaren
-Kurrukuluma ingelesez
-Gomendio-gutuna (gutxienez 1 eta gehienez 3 - Ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Unibertsitateko kalifikazioen kopia (ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Lanposturako lagungarriak izan daitezkeen ziurtagiriak (ingelesez edo, itzulpena bada, itzulpen-ziurtagiria barne)
-Pasaportearen fotokopia (argazkia duen orrialdea)
Dokumentazioa emailez bidali behar zaio Annie Gavica-ri (annieg a bildua basquemuseum.eus) 2020ko urtarrilaren 15erako (arratsaldeko bostak aurretik, Boiseko ordua). Informazio osoa hemen duzu.
Iturria: Euskara Kultura.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)