Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Bilboko Uriolak kazetaria behar du
BLB KOMUNIKAZIOA KOOP. ELK. kazetari bila dabil 4 hilabetez URIOLA.EUS plataforma digitalean aritzeko. Jardunaldi osoa eskaintzen dugu Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen bulegoan.
Oinarrizko baldintzak:
• Ikasketak kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo antzekoetan.
• Euskara maila altua idatziz zein ahoz.
• Ikus-entzunezko tresnen erabilera.
• Bilboko eta auzoetako euskalgintza eta gizarte mugimendua ezagutzea.
Kontuan hartuko da:
• Erredakzio gaitasuna eta esperientzia.
• Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna.
• Lan taldean aritzeko gaitasuna.
• Grabazio eta edizio tresnen erabilera: Premiere eta Photoshop bereziki.
• HTML eta Google Analytics tresnen ezagutza.
• Berbaizuko koordinazio bileretan parte-hartzeko prestutasuna.
• Berehala hasteko prestutasuna.
Langilearen zereginak:
• Uriola.eus plataforma digitalerako albisteak sortzea eta argitaratzea. Eduki
propioak sortzea, bai idatziz, zein ikus-entzunezko euskarrietan.
• Kolaboratzaile sarea kudeatzea eta handitzea.
• Lan komertziala: publizitatea bilatzea, lortzea eta kudeatzea.
Lanpostuaren zehaztapenak:
• 4 hilabeteko iraupena, urtebetera luzatzeko aukerarekin.
• Jardunaldi osoa, astean 40 ordu, astelehenetik ostiralera.
• Bulegoa Deustuko Berbaizu Euskara Elkartearen egoitzan (Ramon y Cajal
42 behea, 48014).
• Lan kontratua azaroaren 2an hasiko da.
Hautaketa prozesuaren jarraibideak:
• Curriculuma eta aurkezpen gutuna bidaltzeko epea: urriaren 20tik 24ra.
• Elkarrizketak eta hautaketa: urriaren 26tik 29ra.
• Lan kontratuaren hasiera: azaroak 2.
Bidali zure CVa eta aurkezpen gutuna bilbokouriola@gmail.com helbidera.
Iturria: Bilboko Uriola.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau