Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2022/01/24
-
Bertsozale Elkartea
Bertso Udalekuetako koordinatzailea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak
Bertso Udalekuetaralp koordinatzailea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak
Lanpostuaren deskribapena:
Bertso Udalekuetako koordinazio lanak:
- Udalekuetako txanden diseinua, kudeaketa eta exekuzioa
- Programazioa
- Azpiegiturak/baliabideak
- Finantzak
- Harremanak
- Udalekuetako batzordearen kudeaketa
- Hezitzaile lantaldearen kudeaketa
Eskaintzen da:
- Kontratu mota: zereginak metatzeagatiko lan kontratua
- Kontratuaren iraupena: 2022ko apirilaren 11tik 2022ko irailaren 15era arte
- Lanaldia:
- Apirilaren 11tik maiatzaren 31era arte, %50eko lanaldia
- Ekaina eta uztaila, %100eko lanaldia
- Irailaren 1etik 15era arte, %50eko lanaldia
- Lanlekua: Subijana Etxea, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza (Amasa-Villabona)
Ezinbesteko baldintzak:
- Gradua edo goi mailako titulua izatea
- Transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea; eskarmentua izatea antzeko lanetan
- Gidabaimena eta autoa izatea
Baloratuko da:
- Bertso Udalekuetan jardundakoa izatea
- Aisialdiko hezitzaile eta zuzendari titulazioak izatea
- Hezkuntza alorreko ikasketetan gradua edo goi mailako titulua izatea
- Bertso mundua ezagutzea
- Talde dinamizazioan esperientzia izatea
- Jendetasuna
- Antolaketarako gaitasuna
- Excel, Word eta Outlook programekin lan egiteko erraztasuna izatea
Curriculum Vitaea hezkuntza@bertsozale.eus helbidera bidlai behar da 2022ko otsailaren 20a baino lehen (egun hau barne).
Info+: Bertsozale Elkartea.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau