Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
BERRIAn ikus-entzunezkoen arduradun lanpostua bete behar dute
BERRIAn ikus-entzunezkoen arduradun lanpostua bete behar dute. BERRIAren ikus-entzunezko proiektuen kudeaketa bere gain hartuz, horien koordinazioaz, errealizazioaz eta produkzioaz arduratuko den pertsona baten bila dabiltza.
Zereginak:
• Berriaren ikus-entzunezkoen eskaintzaren kudeaketa osoa eta jarraipena: gaien aukeraketa, formatuak, aurre produkzioa bideratzea, grabaketa eta edizioaren gainbegiratzea, balorazioak.
• Berria Telebistako lantaldearen koordinazioa.
• Beharrezko baliabideen azterketa eta jarraipena.
Eskatzen da:
• Ikus-entzunezko komunikazio edo kazetaritza arloko ezagutzak izatea.
• Edukien zuzendaritza, errealizazio eta produkzio lanetan aritu izana.
• Koordinazio eta kudeaketa lanetan eskarmentua izatea.
• Grabazio eta edizio lanetan gaitasuna.
• Grafismo arloko ezagutza baloratuko da.
• Gida baimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da:
• Lanaldi osoko kontratu egonkorra.
• Berehala lanean hastea.
• Lantokia Andoainen.
Lanpostuan interesa baduzu, bidali curriculuma, maiatzaren 7a baino lehen, helbide honetara: gizabaliabideak@berriataldea.eus.
Iturria: BERRIA.
(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau