Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Bergaran Euskaraldia dinamizatzeko lan deialdia
Bergaran Euskaraldia dinamizatzeko lan deialdia.
2020an bideratuko den Euskaraldia ekimenerako dinamizatzialea kontratatuko du Jardunek. Lan kontratua otsailetik abendura bitartekoa izango da eta lanaldi egunean 4 ordukoa.
Curriculuma aurkezteko azken eguna urtarrilaren 24a izango da jardun@topagunea.com helbidean.
Honakoa baloratuko da:
- Euskara maila egokia izatea.
- Herria, herritarrak, herriko elkarteak... ezagutzea.
- Euskaltzalea izatea eta euskalgintza ezagutzea.
- Jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea.
- Eragiletzarako gaitasuna izatea.
- Kudeaketarako gaitasuna izatea.
- Komunikazio alorreko (sare sozialak, web orria, bideoen sorrera...) ezagutza izatea.
- Ofimatika.
- Laneko autonomia maila altua izatea.
- Ordutegi malgua izatea.
Iturria: Jardun.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau