Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Berbaro elkarteak Haur eta gazte arloko teknikaria behar du
Berbaro elkarteak langile bat behar du.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Haur eta gazte arloko teknikaria: Proiektuak kudeatu eta koodinatzea.
- Lanlekua: Berbaro elkartearen egoitza, Durangon.
- Urrian lanean hasteko.
- Lanaldi osoa.
Eskatzen dugu:
- Euskara maila ona. Gutxienez, EGA edo 3HE.
- Durangaldean bizitzea eta eskualdeko ezagutza.
- Gida-baimena eta auto propioa izatea.
- Haur eta gazte arloko ezagutza eta arlo horretan lanean aritu izana.
- Proiektuak kudeatu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
-Lan egiteko gogoa eta motibazioa.
Baloratuko dugu:
- Hezkuntza arloko ikasketak izatea.
- Euskalgintzan eskarmentua izatea.
- Teknologia berriekin trebea izatea.
Curriculuma eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus
Curriculuma aurkezteko azken eguna: irailak 16.
Iturria: Berbaro elkartea.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau