Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Berbaro elkarteak haur eta gazte arloko langile bat behar du
Berbaro elkarteak haur eta gazte arloko langile bat behar du.
Eskatzen dugu:
Euskara maila ona. Gutxienez, EGA edo C1 maila.
- Durangaldean bizitzea eta eskualdea ezagutzea.
- Gida-baimena eta auto propioa edukitzea.
- Haur eta gazte arloa ezagutzea eta horretan lanean aritu izana.
- Proiektuak kudeatu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Lan egiteko gogoa eta motibazioa.
Baloratuko dugu:
- Hezkuntza arloko ikasketak izatea.
- Euskalgintzan eskarmentua izatea.
- Teknologia berriekin trebea izatea.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Haur eta gazte arloko teknikaria: proiektuak kudeatu eta koordinatzea.
- Lanlekua, Berbaro elkartearen egoitza, Durango.
- Irailean lanean hasteko.
- Lanaldi osoa.
Curriculumak eta motibazio gutuna bidaltzeko: berbaro@berbaro.eus
Azken eguna: ekainak 16.
Iturria: Berbaro elkartea.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau