Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Berbaro Elkarteak dinamizatzailea behar du Udaleko euskara zerbitzuan
Berbaro Elkarteak dinamizatzailea behar du Udaleko euskara zerbitzuan.
Lanaren azalpen laburra:
- Udalaren euskara plana garatzea eta kudeatzea.
- Euskara sustatzeko ekintzak aurrera eramatea.
- Herriko komertzio eta elkarteei itzulpenak egin eta aholkularitza ematea.
- Harremana euskalgintzako eragileekin eta Udaleko sailekin.
Eskatzen dugu:
- Euskarazko C1 maila.
- Harremanetarako gaitasuna eta iniziatiba edukitzea
- Gaztelaniatik euskarara itzulpenak egiteko gaitasuna.
- Durango ezagutzea.
Baloratuko dugu:
- Durangoko euskalgintza eta elkarteak ezagutzea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Euskara maila altua edukitzea.
- Durangarra edo Durangaldekoa izatea.
Bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna zuzendaria@berbaro.eus helbidera irailaren 7a baino lehen.
Iturria: Berbaro Elkartea.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau