Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
BCC Innovationen teknologia-zentroak osasun eta gastronomia arlorako ikertzailea
Gastronomiaren munduaren barruan, osasunaren arloko ikerketa-proiektuak garatzeaz arduratuko da, lan-ildo hauetan laguntzeko:
- Proiektu esperimentaletan parte hartzea: elikadura-ohiturak aztertzekoak eta biztanleriaren zenbait segmentutan nutrizioarekin eta sukaldaritzarekin lotuta egindako esku-hartzeen efektua aztertzekoak –batzuetan, zenbait patologiarekin lotuta daude–.
- Argitalpen zientifikoetan eta txostenetan ekarpenak egitea.
- Azterlan zientifiko berriak sortzen parte hartzea.
Betekizunak
- Nutrizioko edo zientzien arloko beste ikasketa batzuetako (Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Farmazia eta Bioteknologia, esate baterako) unibertsitate-titulua izatea.
- Esparru klinikoan esperientzia izatea aintzat hartuko da.
- Elikadura eta osasuna lotzen dituzten ikerketa- edo berrikuntza- proiektuetan esperientzia izatea.
- Artikulu zientifikoak idazten eta dibulgazio zientifikoko jarduerak egiten esperientzia izatea.
- Lan-hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa.
- Diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna izatea.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau