Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana BC3-k ikerketa-laguntzaile lanpostu bat eskaintzen du lanaldi osorako

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2020/07/14 - Bc3

BC3-k ikerketa-laguntzaile lanpostu bat eskaintzen du lanaldi osorako

Basque Centre for Climate Change-k (BC3) ikerketa-laguntzaile (Research Assistant, RA) lanpostu bat eskaintzen du lanaldi osorako, bi urterako (luza daiteke), 6 hilabeteko hasierako probaldiarekin.

LIFE URBAN KLIMA 2050 Europako proiektu bat da, eta hogei bat erakundek parte hartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan (horien artean, BC3). Zehazki, proiektuaren helburu nagusia da URBAN KLIMA 2050 Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiaren xedeak eta helburuak ezartzea, proiektuak irauten duen sei urteetan zenbait ekintza eta proiektu pilotu gauzatuz. Alde horretatik, BC3k, besteak beste, arlo hauetan lagunduko du:

  1. Klima-aldaketari eta osasunari buruzko hiri-mailako politikak. Koordinazioa (gainbegiralea): Aline Chiabai doktorea
  2. Administrazio publikoaren trebakuntza teknikoa klima-aldaketaren aurrean. Koordinazioa (gainbegiralea): Estíbaliz Sanz
  3. Euskal Autonomia Erkidegoari egokitutako arrisku klimatikoen gobernantza-eredua garatzea. Koordinazioa (gainbegiralea): Marta Olazabal doktorea

Jarduera bakoitzeko dedikazio-maila aldatu egingo da kontratu-aldian, proiektuaren beharren eta ezarritako lan-egutegiaren arabera, eta proiektuak BC3n duen barne-koordinatzaileak kudeatuko ditu.  Oro har, eta jarduera horietako bakoitzerako, hautatzen den pertsonak ardura hauek izango ditu (besteak beste):

  • Hiri-mailako klima-aldaketari eta osasunari buruzko politiken egoera (literatura zientifikoa eta grisa barne) eta jardunbide egokiak aztertzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak aztertzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hirigintza-plangintzaren eskumen-esparrua eta araudia aztertzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko klima-arriskuak kudeatzeko eta planifikatzeko mekanismo egokiak berrikusi eta aukeratzea.
  • Materialak prestatzea, eta ekitaldiak, workshopak, mintegiak, inkestak eta elkarrizketak antolatzen laguntzea.
  • Datu-baseak sortzen eta bildutako informazioaren azterketa teknikoa egiten laguntzea.
  • Proiektuaren barruan entregatu beharreko dokumentuak prestatzen laguntzea.
  • Alderdi interesatu teknikoekin nahiz ez-teknikoekin komunikatzea eta koordinatzea, jardueraren liderrek gainbegiratuta.
  • BC3ren barne-koordinazioan eta kanpo-hedapenerako materialak prestatzen laguntzea.

Hautatutako pertsona Leioan (Bizkaia) egongo da fisikoki, EHUren Zientzia Parkean, BC3ren instalazioetan. Hautatutako pertsona Estibaliz Sanzek (proiektuaren koordinatzailea BC3n) gainbegiratuko du zuzenean, eta Aline Chiabai eta Marta Olazabal doktoreekin lankidetza estuan arituko da, proiektuaren beharren arabera. Espero da eskatzaileak beteko dituela erakunde anfitrioiak ezarritako jokabide- eta etika-arauak (BC3).

Eskatzen diren esperientzia / trebetasunak:

  • Esperientzia jasangarritasunarekin eta klima-aldaketarekin erlazionatutako politikak ikertzen
  • Esperientzia sektore- eta hiri-politikak eta lurralde- eta hiri-plangintzako tresnak aztertzen
  • Maisutza proiektuarekin erlazionatutako arloan, edo esperientzia aholkularitza edo ikerketa aplikatuko proiektuetan
  • Erraztasuna (frogagarria) gaztelania, euskara eta ingelesa erabiltzeko
  • Erraztasuna (frogagarria) datu-baseak, kalkulu-orriak eta testu-prozesadoreak erabiltzeko.
  • Ahozko eta idatzizko komunikaziorako gaitasun ona, pertsonen arteko harremanetarako eta analisirako gaitasun ona, eta talde kulturaniztun batean lan egiteko gaitasun frogatua.

Kontuan hartuko diren esperientzia / trebetasunak:  

  • Nazioarteko esperientzia

Onurak eta lan giroa: 

  • BC3ko Adaptation Lab ikerketa-lerroan sartzea.
  • Karrera zientifikoa garatzeko aukera, banakako plan zientifiko baten urteko prestakuntzan oinarrituta.
  • Astean 35 orduko lanaldia
  • Urtean 30 opor-egun
  • Astea egun bateko telelana
  • Barne-trebakuntzako, ikasteko edo zentroaren erantzukizun sozial korporatiboarekin lotutako jardueretan parte hartzeko aukera
  • Lan-giro bikaina
  • Lan-eremu lasai eta zabalak.ç

Interesdunek honako orrialde bateko motibazio-gutuna eta Curriculum Vitaea aurkeztu behar dute  hr@bc3research.org helbidean “RA UrbanKlima” jarrita. Lanpostu honen izaerari buruzko edozein kontsulta egiteko, idatzi Estibaliz Sanzi, helbide honetara: estibaliz.sanz@bc3research.org

Eskaerak egiteko azken eguna: 2020ko abuztuak 28

Iturria: Bc3
 
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org