Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2022/11/03
-
Basque Culinary Center
Basque Culinary Centerrek IT Arduraduna behar du
Basque Culinary Centerrek IT Arduraduna behar du.
Eginkizunak:
- BCCren behar teknologikoak ebaluatzea eta digitalizazio-estrategia definitzea, ahalik eta segurtasun-maila handiena bermatuz.
- Sail desberdinen helburuek eskatzen dituzten sistemen plana egitea, eta negozioaren beharrei erantzuten dieten proiektu informatiko guztiez arduratzea.
- Baliabideak antolatzea, giza baliabideez zein baliabide materialez arduratuz.
- Aurrekontua definitzea eta kontrolatzea.
- Sail guztiekin elkarreragitea, haien beharrak identifikatzeko.
- Zerbitzuak eman ditzaketen eta zaintza teknologikoari laguntzen dioten kanpoko hornitzaileekin harremanak izatea.
Betekizunak
- Kudeaketako eta Informazio Sistemetako Informatika Ingeniaritzako Graduko prestakuntza edo antzekoa. Kudeaketa-sistema informatikoetan masterra edo espezializazioa duten enpresa-kudeaketako prestakuntza baloratuko da.
- 3 urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatua erakundeen eraldaketa digitalean eta soluzio teknologikoen inplementazioan.
- Pentsamendu analitikoa eta erabakitzailea: negozio-estrategiak aztertzeko eta maila teknologikora eramateko gaitasuna izatea, emaitzak bultzatuko dituzten irtenbideak eskainiz. Gai izan behar du arazo potentzialak identifikatzeko eta konponbiderako proposamen zehatzak aurkezteko.
- Ikuspegi eta plangintza estrategikoa: epe labur, ertain eta luzerako ikuspegia izatea, aurrerapen teknologikoekin bat datozen proiektuak modu argi eta malguan planifikatu ahal izateko, merkatuak atzean utzi gabe.
- Bezeroarenganako orientazioa: negozioari erantzunak eta irtenbideak emateko gai izan behar du, eta, beraz, haren beharra ezagutu behar du eta zerbitzuaren kalitate handia eman behar dio.
- Lidergo-trebetasunak, talde-lana eta komunikazioa. Adituak ez diren pertsonei teknologiaren alderdiak erraz komunikatzeko gaitasuna izan behar du.
- Elkarrizketarako gaitasuna euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Iturria: BCC.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau