Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Basque Culinary Centerrek e-learning teknikaria behar du
Basque Culinary Centerrek Masterrak eta Ikastaroak Sailerako e-learning teknikari bat behar du. Edukiak, baliabideak eta online ikasgelak prestatzeaz eta online modalitatearen kudeaketaz arduratuko da.
Funtzio espezifikoak:
- Kontratatzea, egile-jarraibideak osatzea eta edukien enkarguen jarraipena egitea, zehaztutako formatuaren arabera.
- Baliabide didaktikoak (adibidez: bideoak, argazkiak, ilustrazioak, infografiak eta estilo-orri grafikoak) aukeratzea, garatzea edo horien garapenaren jarraipena egitea.
- E-learning hornitzaileak koordinatzea.
- Plataforman baliabideak administratzea eta ikasgelak konfiguratzea, estilo-jarraibideen arabera.
- Tutoreak eta kolaboratzaileak koordinatzea.
- Ikasleei sistemak nola erabiltzen diren irakastea.
- Ikasleak kudeatzea eta gertakarien jarraipena egitea prestakuntzak irauten duen bitartean.
Betekizunak:
- Lizentziatura edo gradua Pedagogian, Psikologian edo Komunikazioan, ahal dela.
- Bi urteko eskarmentua online edukiak sortzen, ikasgelak programatzen eta ikasleen kudeaketa egiten.
- Ofimatikako tresnak erabiltzea.
- Hizkuntzak: ingeleseko Advanced edo C1 maila (frogagarria) eta euskara.
- Taldean lan egiteko gaitasuna, proaktibitatea eta bikaintasuna.
Baloratzen da:
-HTML ezagutzea.
-Bideoak, argazkiak eta infografiak editatzeko tresnak (Adobe premiere, Photoshop, eta abar) ezagutzea.
-Eskarmentua online prestakuntzako plataformak administratzen.
Interesatuek jo hona: BCC.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau